2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Nire ibilbidea

Bertan argitaratu dudan bideoan nire bizitzan zehar IKTeekin izan dudan esperientzia, ibilbidea, ikusi ahalko duzue.


Ikus daitekeen bezala, txikitatik teknologiekin harremana eduki dut. Harreman hori gehien bat eskolan hasi zen; 5-6 urterekin iada bagenuelako klasean ordenagailu bat guztiontzat. Etxean, ordea ez genuen ordenagailurik baina bai matematikak, ingelesa, gaztelania... eta bestelako irakasgaiak praktikatzeko "jostailuzko portatil" bat.

Horrez gain, bestelako aparatuak ere eduki genituen etxean, batez ere nire aitak gustoakoak zituelako. Gauzak horrela walkamana edota "cassettak" ezagutu nituen. Baina denbora aurrera zihoaneta CDak iritsi ziren etxera. Beraz walkmanak eta VHS erreproduzitzaileak alde batera utzi genituen eta CDei lekua utzi genien.

Lagunak edo gizarteak duten eragina kontuan hartzen badugu, beste aparatu batzuk iritsi zirela ikus daiteke bideoan, hala nola "tamagotxia". Jostailu hau moda izugarria bihurtu zen eta gehiengo baten eskuetatik pasa zen maskota elektroniko hau. Mp3ak, mp4ak mobilak... ere moda bihurtu ziren eta gabonetan mp3 bat oparitu zidaten. Hortik aurrera asko izan ziren mp3ak eta ondoren mp4ak etxean. Nire lehenengo mobila DBH lehenengo mailan oparitu zidaten eta ordutik 5 mobil eduki ditut, gutxi gora-behera.

Aurrean aipatu dudan bezala, nire aitari esker ezagutu nituen aparatu gehienak. Amari ordea, ez zitzaizkion gehiegi gustatzen, ez mp3ak, ez ordenagailuak... Beraz, nire ordenagailu propioa edukitzerako denbora asko pasa zen.

Nire ustez, ez dakit txikitatik teknologiekin esperientzia izan dudalako den edo ez baina, gaur egun teknologiekin ondo maneiatzen naiz eta etorkizunean irakasle bezala IKT een aurrean konpetente ikusten naiz.



Amaitu baino lehen hausnarketa bat egitea gustatuko litzaidake; bideoan ikus daitekeen moduan, gaur egun daukagun teknologia mailara eta tresneetara iritsi ahal izateko hainbat eta hainbat aparatu eta tresna ezagutu ditugu urte eskas batzuetan. Urte hauetan zehar bizi izan ditugun aldaketak ikusi eta gero nola imaginatzen zarete urte batzuk barru? Agian etxeko giltzik gabe? Edota pultsera baten bitartez ia eguneroko gauza guztiak maneiatzen?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina