Konpetentzia honen barruan
esan dezakegu hainbat "jarrera" daudela eta jarrera guzti horien
konbinaketari esker konpetentzia digitala lortuko dugu. Beraz, konpetentzia
digitala ez da soilik teknologiei erabilpen on bat ematen jakitea, alderdi kritikoa
izatea.
Konpetentzia digitala
informazioa bilatzen eta informazio horren azterketatik ezagutza bat osatzean
datza, adibidez. Horrez gain, teknologiak informazio erabilgarria eta
komunikatzeko balio dute.
Ikasleek jarrera kritiko bat
eduki behar dute teknologien aurrean; zer dagoen ondo, zer ez eta zer ez den
igo behar diskriminatu behar dute. Horretarako, eskolak errekurtsoak,
teknikoak... behar ditu ikasleekin konpetentzia digitala landu ahal izateko.
Hainbat metodologia erabiliz (talde lanak, informazio iturri desberdinak
erabiliz...) ikasleek beren kabuz gai hau landu dezaten antolatu behar dira
klaseak, egitearen bidez ikasi dezaten eta ez soilik informazioa jasoz.
Zer da konpetente izatea?
Beraz,
zer da konpetente izatea? Ba aurretik esan ditudan jarrera guztiak konbinatzea.
Jarrera demokratikoa eta etikoa izatea teknologien aurrean; teknologia
desberdinak erabiliz komunikatzen jakitea eta baliagarriak eta erabilgarriak
diren bilaketak egiten jakitea. Jakin, teknologiak ez duela soilik funtzio bakarra, sare sozialetako erabil eta interneten profilak edukitzeko, alegia; konpetente izanez, urrutira
iritsi gaitezke eta erabilpen haundia atera diezaiokegu gaur egungo tresnei.
