2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

SARE SOZIALAK

 Gure taldeak praktika onaren jarduera egin ahal izateko "Sare sozialak" gaia aukeratu zuen. Praktika aurrera eraman ahal izateko, Facebook izan zen erabili genuen sarea. Praktikaldian egiteko ariketa bat planteatu genuen, horretarako Facebookeen talde itxi bat sortu genuen eta gelakide guztiak taldean sartzera gonbidatu genituen. Honen bidez lortu nahi genuena, bakoitzak praktikak burutzen ari zen bitartean bere esperientzia edota bizipenenen bat kontatzea zen. Helburua Facebook-i bestelako erabilpen bat ematea zen.


      Planteatutako praktika oso ondo atera zela iruditzen zaigu jendeak parte hartu zuen eta interesgarriak diren gai desberdinak atera ziren.



      Klaseko azalpena egiteko ondorengo power point-a sortu genuen:


2015(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Big Bang


Gaur egun, gizarteak edozertarako erabiltzen ditu teknologiako gailuak, gure egunerokotasunaren zati garrantzitsua dira. Oso zaila da teknologia erabiltzen ez duen norbait aurkitzea. Esaterako, momentu honetan ikasgelan ordenagailuak erabiltzen ari gara, baita gehienok telefono mugikorra mahai gainean daukagu. Horrez gain, hurrengo post honetan gure aisialdian (teknologia erabiltzen ez dugun unea) zer egiten dugun jarriko dugu, baina argazkiari erreparatuz, argazki hori ateratzeko ez dugu erabili argazki kamararik? Eta argazki kamara ez da gailu teknologiko bat? hori eztabaida luzea da; hona hemen gure argazkiak:


Mireia: Aisialdi taldea

Nire aisiaren zati garrantzitsu bat talde honek hartzen du. Tolosako Inauteriak gertu dira eta ondorioz, astebururo elkartzen gara taldekideak dantzak ateratzeko eta erakusteko, jantziak prestatzeko, plataforma egiteko... Ikus dezakezuen moduan denbora asko pasatzen dugu elkarrekin eta ondorioz, taldean kuadrilako lagunak ditudan arren, gainontzeko begiraleekin harreman estua sortu da.


Beraz, juntu gaudenean gailuak alde batera uzten ditugu; gustura gaudelako, konpainia onean... eta denbora ia konturatu gabe pasatzen delako. Hala eta guztiz ere, ez pentsa ez ditugula IKT-ak erabiltzen; gaur egungoko teknologiari ahal eta probetxu gehien ateratzen saiatzen gara eta hainbat ekintzetarako erabiltzen ditugu: (argazkiak ateratzeaz gain) musika / audioak montatzeko, dantzak grabatzeko (gero ez ahazteko), konplementuak eta materialak erosteko...


Aritz: Bidaiatzea eta kirola

Aipatutako bi jarduerak nire aisialdirako denboraren zati garrantzitsu bat hartzen dutelako aukeratu ditut bi argazki hauek.





Nire ustez, bi jarduera hauetan teknologien gutxizko erabilpen zuzena egiten dugu, hau da, beharrezkoak direnean erabiltzen ditugu. Esaterako, korrika egitera ateratzen garenean, batzuetan, aparatu teknologikoren bat (mobila, iPoda, …) eramaten dugu musika entzuteko, edota gure taupaden erritmoa, egindako distantzia, … neurtzeko erabiltzen ditugun tresnak gure onerako lagungarriak dira.


Bestalde, bidai bat egiten dugunean, gailu teknologiko desberdinei etekina atera ditzazkegu, eta egin ditudan bidaietan gehien erabili ditudanak eta hauek bete dituzten funtzioak azalduko ditut. Adibidez, leku bat non dagoen eta bertara iristeko bide desberdinak erakusten dizkigu GPS-ak, eta horrek azkarrago orientatzeko eta denbora ez galtzeko balio du. Era berean, argazki kamerak edo mobilak, oroitzapenak izango diren argazkiak ateratzeko balio dute. Mobilak, gainera, leku hartan gauden bitartean, gure inguruko pertsonekin (familia, lagunak, …) harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digu, eta gutun bat bidaltzea baino askoz azkarragoa da.






Ane: Euskal Dantza

Niri nire denbora librean kirolak praktikatzea gustatzen zait; igeriketa, euskal dantza.. deskonektatzeko iturri bezala erabiltzen dut. Egun osoan zehar, jende askorekin harremanetan egoten naiz edota teknologia aparatuez edo gailuez inguratuta ere bai, eta momentu hau da niretzako bakarrik hartzen dudan denbora, deskonektatzeko hartzen dudan denbora.


Gaur egun, denok dugu mugikorra eskuan edukitzearen ohitura, inkonzienteki ateratzen zaigu gehienetan eta ia kasu denetan sare sozialetan ibiltzeko izaten da.





Denok behar dugu deskonexio pixkat bat, hots, guretzako denbora hartu eta ezerren menpe egoteko minutu batzuk. Nik hau, igeritan eta euskal dantzan topatzen dut.


Nerea




Bidaiatzea asko gustatzen zait, leku desberdinak ikusteko baina batez ere, guztiz deskonektatzeko. Aukera ona dela iruditzen zait baina horretarako mugikorrak ere alde batera utzi behar dira. Batzuetan beharrezkoa izaten dut deskonektatzea eta ondorioz mugikorra edota teknologiak alde batera uzten saiatzen naiz.





Lagunei asko gustatzen zaigu noiz behinka argazkiak ateratzera joatea, sarritan egiten dugun zerbait da eta momentu horietan mugikorra alde batera uzten dugu. Gustatzen zaidan zerbait da zen azken batean, zerbait hartzera joaten bagara beti egoten dira mugikorrak mahai gainean baina modu honetan gordeak edukitzen ditugu eta momentuaz disfrutatzen dugu.


Oihane: Oporrak eta hondartza






Nik argazki hau aukeratu dut, oporrak asko gustatzen zaizkidalako (denei bezala), baina bereziki garai hontan mugikorra albo batera uzten dudalako eta niri gustatzen zaidan gauza asko egiten dudalako. Unibertsitatean nagoenean aldiz, urten eta mugikorra hartzen dut bidaia egiteko eta asko erabiltzen dut, baita ordenagailua ere lanak egiteko eta bitartean facebook ere erabiltzen dut.


Udara itzuliz, urte honetan konturatu naiz, udan mugikorra oso kasu puntualetan erabili dudala eta gehienetan argazkiak ateratzeko izan dela. Gainera, toki paregabeak direnean asko erabiltzen dut, gero etxera bueltatutakoan etxekoei erakusteko. Baita ere, argazkian ikusten den bezala, bizikletaz ibili nintzen Formenterako islatik eta bitartean kirolaz gozatu.

Laburbilduz, aurretik esan bezala, niretzat oporrak gailurik gabe pasatzeko momentuak dira, nahiz eta argazkiak ateratzeko erabili. Eta urte honetan konturatu naiz, nik neuk mugikorra oporretan ez dudala erabiltzen.

ZELATATZAILEA ETA ZELATATUA

Urriaren 6a, IKT-ko saio teorikoa. Badakizue zer esan nahi duen “panoptiko” hitza? Kartzela mota bat da, esfera forma duena. Esfera honen erdian zutabe bat dago eta bertatik kartzela oso kontrolatu ahal dute. Zein da datu interesgarriena? Ba presoek, hau da esfera osatzen dutenek eta zutabearen inguruan daudenak, ezin dute ikusi zein dago zutebearen barruan. Zelatatuak dira baina ez dakite zein den zelatatzailea.
Preso hauen egoera agian gure egunerokotasunarekin konpara genezake; izan ere, uste baino begi gehiago ditugu gure gainean. Gaiarekin jarraitu aurretik, Marta Peiranoren bideo hau ikustea gonbidatzen zaituztet:


Argi ikus daiteke bideoan oso ondo kontrolatuta gaudela, ia 24 orduz. Ziur nago askok ez zaretela horren zelatatuak sentitzen baina hori buruz hausnartzeko taula hau uzten dizuet:


NOR?
NOLA?
KONTROL HONI NOLA EGIN ERRESISTENTZIA?
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek ebesteei pasatzea informazioa, beti irekita izatea...
GPS mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kendu daiteke
Google
Datu pertsonalak
Datuak asma daitezke
Banketxeak/ kreditu txartela
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien erabili
Facebook
Datuak, noiz gauden konektatura, azken konexioa
Argazkiak ez etiketatu, tik bikoitza eta azken konexioko ordua kendu, ahalik eta datu gutxien jarri...
Whatsapp
Konexioaren azterketa
Tik bikoitza eta ordua kendu
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Webcam-ak (drone)
Sartu daitezkeelako
Pegatina edo paper batez estalita
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioak, erabilerak...
“Modo avion” jarri


Dagoeneko badakizue zer esan nahi duen “panoptiko” hitza. Eta dagoeneko badakizue zenbat begi ditugun gure gainean jarrita.

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ADUNAKO HERRI ESKOLA, HITZALDIAREN MAPA KONTZEPTUALA



ADUNAKO HERRI ESKOLA

Aurreko Asteartean, irailaren 29an, IƱaki Pagola etorri zitzaigun Adunako herri eskolari buruzko hitzaldi bat ematera. Hitzaldian IKT-een munduari buruz jardun zen, herri eskolako IKT-ko arduraduna baita. Aduna oso herri txikia denez, 68 ikasle eta 9 irakasle soilik daude bertan.

Eskola honetan ere proiektuen bitartez lan egiten dute, beraz ez dituzte testu libururik erabiltzen eta IKT-eei dagokionez, oso aurreratuta daude; lan egiteko dohanik diren aplikazioak erabiltzen saiatzen dira (GoogleApps). adibidez, "Classroom" aplikazioa, non, irakasleek azkeneko zikloko ikasleei jarduerak jartzen dizkiete eta bertan zuzendu. Bestalde, ikasleek "agenda/koaderno digitala" dute. Hauek koaderno edo agenda normal baten funtzio bera dute, baina egia da erosogoa dela: ikasle eta irakasleek baimena dutelako bertan hutsegiteak, jarduerak, ebaluazioak... ikusteko. Horrez gain, iraskeleek astero haur bakoitzari buruzko zerbait positiboa idazten du, hau da, ebaluazio jarraia egiten dute astero.
Irakasleek "Google Calendar" erabiltzen dute beraien artean antolatzeko asmoz. Bertan bilerak, ez-ohiko deialdiak... apuntatzen dituzte.

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

AMARA BERRIKO HITZALDIAREN MAPA KONTZEPTUALA


AMARA BERRI

Irailak 22an Amando gerturatu zitzaigun unibertsitatera, Amara Berri eskolatik, bertan IKT-ekin duten harremanari buruz hitz egiteko.
Hasteko, Amara Berriko sistemaz jardun zuen; eskola honetan, gehien nabarmentzen dena ziklo desberdinetako haurrak elkarlanean aritzen direla da. Modu honetan, adin desberdinetako haurrak elkarlanean aritzen dira eta gaztegoek handienengatik laguntza jaso dezakete.
Horrez gain, ikasleek taldeetan lan egiten dute eta talde bakoitzak txoko desberdinetan lan egiten du (klaseak txokotan banatuta baitaude). Ez dituzte testu liburuak erabiltzen, liburutegira, edota IKT-ko hedabide desberdinetara jotzen dute informazioa behar dutenean. Eta proiektu eta lan guztiek helburua oso zehaztuta dute.
Aurrera jarraituz, IKT munduan sakondu zuen. Ikasleek beraien kabuz lantzen dituzte heedabideak (bi hilabetez behin aldatuz). Egunerokotasuenean zentratzen dira, eta aurretik aipatu dudan bezala, lan guztiek zentzu eta helburu zehatz bat dute, beraz, ikasleek asko ikasten dute. Erabiltzen dituzten hedabideak honako hauek dira:
            

  • Egunkaria: 3. zikloko ikasleak arduradunak direla, egunero ikasleak egunkariaren ale bat eramaten dute etxera eta honi esker atal desberdinak aurki ditzazkegu (argazkiak, albisteak, iritziak...)
  • Irratia: Bai Amarako auzokideentzako, bai haien webgunea bisitatzen duen edozenentzako entzungarri.
  • Telebista: Web guneaz gain, eskola osoan ikusten da edonork parte hartu dezan. Honetan ere 3. zikloko ikasleak dira arduradunak.
  • Txikiweb-a: Aurretik aipatu dudan atalak bertan daude (bai telebista eta bai irrati programak) eta astean bitan eguneratzen da.


Amara Berriko sistema pixkat ezagutzen nuen, ikasgelan eta ikaskideei entzunagatik batez ere. Baina Amando entzun eta gero duten sistema benetan ezagutzeko irrika sortu zait, eta iruditzen zait bertan ikasten duten haurrek, ITKeei izugarrizko baliogarritasuna ateratzen ematen ikasiko dutela eta beraiek benetan dakitela ELKARLANAREN hitzaren esanahia. 

2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

WEB 2.0



Testu hau irakurri ondoren, Web 1.0 eta web 2.0- ren arteko desberdintasunak ulertzea lortu dut. Baina zuek? Badakizkizue zeintzuk diren desbersintasun horiek? Edo berdinak direla pentsatzen duzue?
Hasteko esan dezakegu, web 1.0k informazioa bilatzeko aukera ematen duela baina, bilatzaile "estatikoa" dela esan dezakegu, eta web. 2.0 dinamikoagoa dela, non, erabiltzailea protagonista da. Adibide batekin argiago ikusiko duzue agian; entziklopedia Britainiakoa eta Google konparatzen baditugu ikus dezakegu entziklopedia britanikoa estatikoa dela eta Google dinamikoagoa. Hau da, Google-ek zerbitzu bat eskaintzen du, informazioa sortzeko aukera, editatzeko, besteekin konpartitzeko...  aukera ematen du, interakzioa eskaintzen du, alegia. Entziklopedia Brinatikoak ordea soilik informazioa lortzea, besterik gabe.
Laburbilduz, web 2.0k zerbitzuak eskaintzen ditu, erabiltzailea protagonista da eta ez da unidirekzionala. Eta horrez gain, SA bilaketak, estekak, etiketak,luzapenak (playlist, liburuak, argazkiak...) alertak, pertsonalizatzeko aukera... eskaintzen du.

Honek guztiak web 3.0ra bideratuko gaitu: WEB 3.0 = web semantikoa. Web honen bitartez "arazo" bat konpontzea lortuko da: BILAKETAK. Honen bitartez, bilaketak asko erreztuko dira, testuingurua kontuan hartuko da, “gizakiaren ezaugarriak” kontuan hartuko dira bilaketak baliagarriagoak izan daitezen.
Web 2.0ra bueltatuko gara. Gaur egungoko tresna asko bezala, web honek kritikak jaso ditu. Hainbesteko interakzioa sortzeak arazo bat dakar; edozeinek txertatu edo editatu dezake informazioa sarean eta horren ondorioz, ekarpen garrantzitsuenak garrantzia galtzen dute. Zergatik? Pentsa edozeinek sortzeko eta editatzeko ahalmena badu, benetan ondo dagoen informazioa nola bereiztuko dugu? Ekarpen guztiek balio berdina izango dute.
Askok eta askok web 2.0ra salto egin dute, modei jarraituz.  Ez daitezela modak izan web 2.0ra bultzatzen gaituztenak, beti argi eduki behar dugu nora iritsi nahi dugun, zertarako erabili nahi ditugun tresna hauek, zer esan nahi dugun... Eta inoiz ez ahaztu guztion artean gauzak errazago egin ditzakegula; “Si hay suficierntes ojos hay leves fallos"


2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

Konpetentzia Digitala

Konpetentzia digitala hainbat elementuz osatuta dago. Zeintzuk dira elementu horiek?

Konpetentzia honen barruan esan dezakegu hainbat "jarrera" daudela eta jarrera guzti horien konbinaketari esker konpetentzia digitala lortuko dugu. Beraz, konpetentzia digitala ez da soilik teknologiei erabilpen on bat ematen jakitea, alderdi kritikoa izatea.

Konpetentzia digitala informazioa bilatzen eta informazio horren azterketatik ezagutza bat osatzean datza, adibidez. Horrez gain, teknologiak informazio erabilgarria eta komunikatzeko balio dute.

Ikasleek jarrera kritiko bat eduki behar dute teknologien aurrean; zer dagoen ondo, zer ez eta zer ez den igo behar diskriminatu behar dute. Horretarako, eskolak errekurtsoak, teknikoak... behar ditu ikasleekin konpetentzia digitala landu ahal izateko. Hainbat metodologia erabiliz (talde lanak, informazio iturri desberdinak erabiliz...) ikasleek beren kabuz gai hau landu dezaten antolatu behar dira klaseak, egitearen bidez ikasi dezaten eta ez soilik informazioa jasoz. 



Zer da konpetente izatea?

Beraz, zer da konpetente izatea? Ba aurretik esan ditudan jarrera guztiak konbinatzea. Jarrera demokratikoa eta etikoa izatea teknologien aurrean; teknologia desberdinak erabiliz komunikatzen jakitea eta baliagarriak eta erabilgarriak diren bilaketak egiten jakitea. Jakin, teknologiak ez duela soilik funtzio bakarra, sare sozialetako erabil eta interneten profilak edukitzeko, alegia; konpetente izanez, urrutira iritsi gaitezke eta erabilpen haundia atera diezaiokegu gaur egungo tresnei. 








2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Nire ibilbidea

Bertan argitaratu dudan bideoan nire bizitzan zehar IKTeekin izan dudan esperientzia, ibilbidea, ikusi ahalko duzue.


Ikus daitekeen bezala, txikitatik teknologiekin harremana eduki dut. Harreman hori gehien bat eskolan hasi zen; 5-6 urterekin iada bagenuelako klasean ordenagailu bat guztiontzat. Etxean, ordea ez genuen ordenagailurik baina bai matematikak, ingelesa, gaztelania... eta bestelako irakasgaiak praktikatzeko "jostailuzko portatil" bat.

Horrez gain, bestelako aparatuak ere eduki genituen etxean, batez ere nire aitak gustoakoak zituelako. Gauzak horrela walkamana edota "cassettak" ezagutu nituen. Baina denbora aurrera zihoaneta CDak iritsi ziren etxera. Beraz walkmanak eta VHS erreproduzitzaileak alde batera utzi genituen eta CDei lekua utzi genien.

Lagunak edo gizarteak duten eragina kontuan hartzen badugu, beste aparatu batzuk iritsi zirela ikus daiteke bideoan, hala nola "tamagotxia". Jostailu hau moda izugarria bihurtu zen eta gehiengo baten eskuetatik pasa zen maskota elektroniko hau. Mp3ak, mp4ak mobilak... ere moda bihurtu ziren eta gabonetan mp3 bat oparitu zidaten. Hortik aurrera asko izan ziren mp3ak eta ondoren mp4ak etxean. Nire lehenengo mobila DBH lehenengo mailan oparitu zidaten eta ordutik 5 mobil eduki ditut, gutxi gora-behera.

Aurrean aipatu dudan bezala, nire aitari esker ezagutu nituen aparatu gehienak. Amari ordea, ez zitzaizkion gehiegi gustatzen, ez mp3ak, ez ordenagailuak... Beraz, nire ordenagailu propioa edukitzerako denbora asko pasa zen.

Nire ustez, ez dakit txikitatik teknologiekin esperientzia izan dudalako den edo ez baina, gaur egun teknologiekin ondo maneiatzen naiz eta etorkizunean irakasle bezala IKT een aurrean konpetente ikusten naiz.



Amaitu baino lehen hausnarketa bat egitea gustatuko litzaidake; bideoan ikus daitekeen moduan, gaur egun daukagun teknologia mailara eta tresneetara iritsi ahal izateko hainbat eta hainbat aparatu eta tresna ezagutu ditugu urte eskas batzuetan. Urte hauetan zehar bizi izan ditugun aldaketak ikusi eta gero nola imaginatzen zarete urte batzuk barru? Agian etxeko giltzik gabe? Edota pultsera baten bitartez ia eguneroko gauza guztiak maneiatzen?

2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

ONGI ETORRI!

Blog honi hasiera emateko nire burua aurkeztuko dizuet; Mireia Borrachero naiz, 18 urte dauzkat eta Tolosan bizi naiz. Donostian Lehen Hezkuntzako gradua ikasten dut eta hemendik aurrera nire bizipenak aurkituko dituzue blog honetan.