2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena
ADUNAKO HERRI ESKOLA
Aurreko Asteartean, irailaren 29an, Iñaki Pagola etorri zitzaigun Adunako herri eskolari buruzko hitzaldi bat ematera. Hitzaldian IKT-een munduari buruz jardun zen, herri eskolako IKT-ko arduraduna baita. Aduna oso herri txikia denez, 68 ikasle eta 9 irakasle soilik daude bertan.
Eskola honetan ere proiektuen bitartez lan egiten dute, beraz ez dituzte testu libururik erabiltzen eta IKT-eei dagokionez, oso aurreratuta daude; lan egiteko dohanik diren aplikazioak erabiltzen saiatzen dira (GoogleApps). adibidez, "Classroom" aplikazioa, non, irakasleek azkeneko zikloko ikasleei jarduerak jartzen dizkiete eta bertan zuzendu. Bestalde, ikasleek "agenda/koaderno digitala" dute. Hauek koaderno edo agenda normal baten funtzio bera dute, baina egia da erosogoa dela: ikasle eta irakasleek baimena dutelako bertan hutsegiteak, jarduerak, ebaluazioak... ikusteko. Horrez gain, iraskeleek astero haur bakoitzari buruzko zerbait positiboa idazten du, hau da, ebaluazio jarraia egiten dute astero.
Irakasleek "Google Calendar" erabiltzen dute beraien artean antolatzeko asmoz. Bertan bilerak, ez-ohiko deialdiak... apuntatzen dituzte.
Eskola honetan ere proiektuen bitartez lan egiten dute, beraz ez dituzte testu libururik erabiltzen eta IKT-eei dagokionez, oso aurreratuta daude; lan egiteko dohanik diren aplikazioak erabiltzen saiatzen dira (GoogleApps). adibidez, "Classroom" aplikazioa, non, irakasleek azkeneko zikloko ikasleei jarduerak jartzen dizkiete eta bertan zuzendu. Bestalde, ikasleek "agenda/koaderno digitala" dute. Hauek koaderno edo agenda normal baten funtzio bera dute, baina egia da erosogoa dela: ikasle eta irakasleek baimena dutelako bertan hutsegiteak, jarduerak, ebaluazioak... ikusteko. Horrez gain, iraskeleek astero haur bakoitzari buruzko zerbait positiboa idazten du, hau da, ebaluazio jarraia egiten dute astero.
Irakasleek "Google Calendar" erabiltzen dute beraien artean antolatzeko asmoz. Bertan bilerak, ez-ohiko deialdiak... apuntatzen dituzte.
2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea
AMARA BERRI
Irailak 22an Amando
gerturatu zitzaigun unibertsitatera, Amara Berri eskolatik, bertan IKT-ekin
duten harremanari buruz hitz egiteko.
Hasteko, Amara Berriko
sistemaz jardun zuen; eskola honetan, gehien nabarmentzen dena ziklo
desberdinetako haurrak elkarlanean aritzen direla da. Modu honetan, adin
desberdinetako haurrak elkarlanean aritzen dira eta gaztegoek handienengatik
laguntza jaso dezakete.
Horrez gain, ikasleek
taldeetan lan egiten dute eta talde bakoitzak txoko desberdinetan lan egiten du
(klaseak txokotan banatuta baitaude). Ez dituzte testu liburuak erabiltzen,
liburutegira, edota IKT-ko hedabide desberdinetara jotzen dute informazioa
behar dutenean. Eta proiektu eta lan guztiek helburua oso zehaztuta dute.
Aurrera jarraituz, IKT
munduan sakondu zuen. Ikasleek beraien kabuz lantzen dituzte heedabideak (bi
hilabetez behin aldatuz). Egunerokotasuenean zentratzen dira, eta aurretik
aipatu dudan bezala, lan guztiek zentzu eta helburu zehatz bat dute, beraz,
ikasleek asko ikasten dute. Erabiltzen dituzten hedabideak honako hauek dira:
- Egunkaria: 3. zikloko ikasleak arduradunak direla, egunero ikasleak egunkariaren ale bat eramaten dute etxera eta honi esker atal desberdinak aurki ditzazkegu (argazkiak, albisteak, iritziak...)
- Irratia: Bai Amarako auzokideentzako, bai haien webgunea bisitatzen duen edozenentzako entzungarri.
- Telebista: Web guneaz gain, eskola osoan ikusten da edonork parte hartu dezan. Honetan ere 3. zikloko ikasleak dira arduradunak.
- Txikiweb-a: Aurretik aipatu dudan atalak bertan daude (bai telebista eta bai irrati programak) eta astean bitan eguneratzen da.
Amara Berriko sistema
pixkat ezagutzen nuen, ikasgelan eta ikaskideei entzunagatik batez ere. Baina
Amando entzun eta gero duten sistema benetan ezagutzeko irrika sortu zait, eta
iruditzen zait bertan ikasten duten haurrek, ITKeei izugarrizko
baliogarritasuna ateratzen ematen ikasiko dutela eta beraiek benetan dakitela
ELKARLANAREN hitzaren esanahia. 2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena
WEB 2.0
Testu hau
irakurri ondoren, Web 1.0 eta web 2.0- ren arteko desberdintasunak ulertzea
lortu dut. Baina zuek? Badakizkizue zeintzuk diren desbersintasun horiek? Edo
berdinak direla pentsatzen duzue?
Hasteko esan
dezakegu, web 1.0k informazioa bilatzeko aukera ematen duela baina, bilatzaile
"estatikoa" dela esan dezakegu, eta web. 2.0 dinamikoagoa dela, non,
erabiltzailea protagonista da. Adibide batekin argiago ikusiko duzue agian;
entziklopedia Britainiakoa eta Google konparatzen baditugu ikus dezakegu entziklopedia
britanikoa estatikoa dela eta Google dinamikoagoa. Hau da, Google-ek zerbitzu
bat eskaintzen du, informazioa sortzeko aukera, editatzeko, besteekin
konpartitzeko... aukera ematen du,
interakzioa eskaintzen du, alegia. Entziklopedia Brinatikoak ordea soilik
informazioa lortzea, besterik gabe.
Laburbilduz, web 2.0k zerbitzuak eskaintzen ditu, erabiltzailea
protagonista da eta ez da unidirekzionala. Eta horrez gain, SA bilaketak,
estekak, etiketak,luzapenak (playlist, liburuak, argazkiak...) alertak,
pertsonalizatzeko aukera... eskaintzen du.
Honek guztiak web 3.0ra bideratuko gaitu: WEB 3.0 = web semantikoa. Web honen bitartez "arazo" bat konpontzea lortuko da: BILAKETAK. Honen bitartez, bilaketak asko erreztuko dira, testuingurua kontuan hartuko da, “gizakiaren ezaugarriak” kontuan hartuko dira bilaketak baliagarriagoak izan daitezen.
Web 2.0ra bueltatuko gara. Gaur egungoko tresna asko bezala, web honek
kritikak jaso ditu. Hainbesteko interakzioa sortzeak arazo bat dakar; edozeinek
txertatu edo editatu dezake informazioa sarean eta horren ondorioz, ekarpen
garrantzitsuenak garrantzia galtzen dute. Zergatik? Pentsa edozeinek sortzeko
eta editatzeko ahalmena badu, benetan ondo dagoen informazioa nola bereiztuko
dugu? Ekarpen guztiek balio berdina izango dute.
Askok eta askok web 2.0ra
salto egin dute, modei jarraituz. Ez
daitezela modak izan web 2.0ra bultzatzen gaituztenak, beti argi eduki behar
dugu nora iritsi nahi dugun, zertarako erabili nahi ditugun tresna hauek, zer
esan nahi dugun... Eta inoiz ez ahaztu guztion artean gauzak errazago egin ditzakegula; “Si hay
suficierntes ojos hay leves fallos"
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)



