2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

SARE SOZIALAK

 Gure taldeak praktika onaren jarduera egin ahal izateko "Sare sozialak" gaia aukeratu zuen. Praktika aurrera eraman ahal izateko, Facebook izan zen erabili genuen sarea. Praktikaldian egiteko ariketa bat planteatu genuen, horretarako Facebookeen talde itxi bat sortu genuen eta gelakide guztiak taldean sartzera gonbidatu genituen. Honen bidez lortu nahi genuena, bakoitzak praktikak burutzen ari zen bitartean bere esperientzia edota bizipenenen bat kontatzea zen. Helburua Facebook-i bestelako erabilpen bat ematea zen.


      Planteatutako praktika oso ondo atera zela iruditzen zaigu jendeak parte hartu zuen eta interesgarriak diren gai desberdinak atera ziren.



      Klaseko azalpena egiteko ondorengo power point-a sortu genuen:


2015(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Big Bang


Gaur egun, gizarteak edozertarako erabiltzen ditu teknologiako gailuak, gure egunerokotasunaren zati garrantzitsua dira. Oso zaila da teknologia erabiltzen ez duen norbait aurkitzea. Esaterako, momentu honetan ikasgelan ordenagailuak erabiltzen ari gara, baita gehienok telefono mugikorra mahai gainean daukagu. Horrez gain, hurrengo post honetan gure aisialdian (teknologia erabiltzen ez dugun unea) zer egiten dugun jarriko dugu, baina argazkiari erreparatuz, argazki hori ateratzeko ez dugu erabili argazki kamararik? Eta argazki kamara ez da gailu teknologiko bat? hori eztabaida luzea da; hona hemen gure argazkiak:


Mireia: Aisialdi taldea

Nire aisiaren zati garrantzitsu bat talde honek hartzen du. Tolosako Inauteriak gertu dira eta ondorioz, astebururo elkartzen gara taldekideak dantzak ateratzeko eta erakusteko, jantziak prestatzeko, plataforma egiteko... Ikus dezakezuen moduan denbora asko pasatzen dugu elkarrekin eta ondorioz, taldean kuadrilako lagunak ditudan arren, gainontzeko begiraleekin harreman estua sortu da.


Beraz, juntu gaudenean gailuak alde batera uzten ditugu; gustura gaudelako, konpainia onean... eta denbora ia konturatu gabe pasatzen delako. Hala eta guztiz ere, ez pentsa ez ditugula IKT-ak erabiltzen; gaur egungoko teknologiari ahal eta probetxu gehien ateratzen saiatzen gara eta hainbat ekintzetarako erabiltzen ditugu: (argazkiak ateratzeaz gain) musika / audioak montatzeko, dantzak grabatzeko (gero ez ahazteko), konplementuak eta materialak erosteko...


Aritz: Bidaiatzea eta kirola

Aipatutako bi jarduerak nire aisialdirako denboraren zati garrantzitsu bat hartzen dutelako aukeratu ditut bi argazki hauek.





Nire ustez, bi jarduera hauetan teknologien gutxizko erabilpen zuzena egiten dugu, hau da, beharrezkoak direnean erabiltzen ditugu. Esaterako, korrika egitera ateratzen garenean, batzuetan, aparatu teknologikoren bat (mobila, iPoda, …) eramaten dugu musika entzuteko, edota gure taupaden erritmoa, egindako distantzia, … neurtzeko erabiltzen ditugun tresnak gure onerako lagungarriak dira.


Bestalde, bidai bat egiten dugunean, gailu teknologiko desberdinei etekina atera ditzazkegu, eta egin ditudan bidaietan gehien erabili ditudanak eta hauek bete dituzten funtzioak azalduko ditut. Adibidez, leku bat non dagoen eta bertara iristeko bide desberdinak erakusten dizkigu GPS-ak, eta horrek azkarrago orientatzeko eta denbora ez galtzeko balio du. Era berean, argazki kamerak edo mobilak, oroitzapenak izango diren argazkiak ateratzeko balio dute. Mobilak, gainera, leku hartan gauden bitartean, gure inguruko pertsonekin (familia, lagunak, …) harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digu, eta gutun bat bidaltzea baino askoz azkarragoa da.






Ane: Euskal Dantza

Niri nire denbora librean kirolak praktikatzea gustatzen zait; igeriketa, euskal dantza.. deskonektatzeko iturri bezala erabiltzen dut. Egun osoan zehar, jende askorekin harremanetan egoten naiz edota teknologia aparatuez edo gailuez inguratuta ere bai, eta momentu hau da niretzako bakarrik hartzen dudan denbora, deskonektatzeko hartzen dudan denbora.


Gaur egun, denok dugu mugikorra eskuan edukitzearen ohitura, inkonzienteki ateratzen zaigu gehienetan eta ia kasu denetan sare sozialetan ibiltzeko izaten da.





Denok behar dugu deskonexio pixkat bat, hots, guretzako denbora hartu eta ezerren menpe egoteko minutu batzuk. Nik hau, igeritan eta euskal dantzan topatzen dut.


Nerea




Bidaiatzea asko gustatzen zait, leku desberdinak ikusteko baina batez ere, guztiz deskonektatzeko. Aukera ona dela iruditzen zait baina horretarako mugikorrak ere alde batera utzi behar dira. Batzuetan beharrezkoa izaten dut deskonektatzea eta ondorioz mugikorra edota teknologiak alde batera uzten saiatzen naiz.





Lagunei asko gustatzen zaigu noiz behinka argazkiak ateratzera joatea, sarritan egiten dugun zerbait da eta momentu horietan mugikorra alde batera uzten dugu. Gustatzen zaidan zerbait da zen azken batean, zerbait hartzera joaten bagara beti egoten dira mugikorrak mahai gainean baina modu honetan gordeak edukitzen ditugu eta momentuaz disfrutatzen dugu.


Oihane: Oporrak eta hondartza






Nik argazki hau aukeratu dut, oporrak asko gustatzen zaizkidalako (denei bezala), baina bereziki garai hontan mugikorra albo batera uzten dudalako eta niri gustatzen zaidan gauza asko egiten dudalako. Unibertsitatean nagoenean aldiz, urten eta mugikorra hartzen dut bidaia egiteko eta asko erabiltzen dut, baita ordenagailua ere lanak egiteko eta bitartean facebook ere erabiltzen dut.


Udara itzuliz, urte honetan konturatu naiz, udan mugikorra oso kasu puntualetan erabili dudala eta gehienetan argazkiak ateratzeko izan dela. Gainera, toki paregabeak direnean asko erabiltzen dut, gero etxera bueltatutakoan etxekoei erakusteko. Baita ere, argazkian ikusten den bezala, bizikletaz ibili nintzen Formenterako islatik eta bitartean kirolaz gozatu.

Laburbilduz, aurretik esan bezala, niretzat oporrak gailurik gabe pasatzeko momentuak dira, nahiz eta argazkiak ateratzeko erabili. Eta urte honetan konturatu naiz, nik neuk mugikorra oporretan ez dudala erabiltzen.

ZELATATZAILEA ETA ZELATATUA

Urriaren 6a, IKT-ko saio teorikoa. Badakizue zer esan nahi duen “panoptiko” hitza? Kartzela mota bat da, esfera forma duena. Esfera honen erdian zutabe bat dago eta bertatik kartzela oso kontrolatu ahal dute. Zein da datu interesgarriena? Ba presoek, hau da esfera osatzen dutenek eta zutabearen inguruan daudenak, ezin dute ikusi zein dago zutebearen barruan. Zelatatuak dira baina ez dakite zein den zelatatzailea.
Preso hauen egoera agian gure egunerokotasunarekin konpara genezake; izan ere, uste baino begi gehiago ditugu gure gainean. Gaiarekin jarraitu aurretik, Marta Peiranoren bideo hau ikustea gonbidatzen zaituztet:


Argi ikus daiteke bideoan oso ondo kontrolatuta gaudela, ia 24 orduz. Ziur nago askok ez zaretela horren zelatatuak sentitzen baina hori buruz hausnartzeko taula hau uzten dizuet:


NOR?
NOLA?
KONTROL HONI NOLA EGIN ERRESISTENTZIA?
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek ebesteei pasatzea informazioa, beti irekita izatea...
GPS mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kendu daiteke
Google
Datu pertsonalak
Datuak asma daitezke
Banketxeak/ kreditu txartela
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien erabili
Facebook
Datuak, noiz gauden konektatura, azken konexioa
Argazkiak ez etiketatu, tik bikoitza eta azken konexioko ordua kendu, ahalik eta datu gutxien jarri...
Whatsapp
Konexioaren azterketa
Tik bikoitza eta ordua kendu
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Webcam-ak (drone)
Sartu daitezkeelako
Pegatina edo paper batez estalita
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioak, erabilerak...
“Modo avion” jarri


Dagoeneko badakizue zer esan nahi duen “panoptiko” hitza. Eta dagoeneko badakizue zenbat begi ditugun gure gainean jarrita.

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

ADUNAKO HERRI ESKOLA, HITZALDIAREN MAPA KONTZEPTUALA



ADUNAKO HERRI ESKOLA

Aurreko Asteartean, irailaren 29an, Iñaki Pagola etorri zitzaigun Adunako herri eskolari buruzko hitzaldi bat ematera. Hitzaldian IKT-een munduari buruz jardun zen, herri eskolako IKT-ko arduraduna baita. Aduna oso herri txikia denez, 68 ikasle eta 9 irakasle soilik daude bertan.

Eskola honetan ere proiektuen bitartez lan egiten dute, beraz ez dituzte testu libururik erabiltzen eta IKT-eei dagokionez, oso aurreratuta daude; lan egiteko dohanik diren aplikazioak erabiltzen saiatzen dira (GoogleApps). adibidez, "Classroom" aplikazioa, non, irakasleek azkeneko zikloko ikasleei jarduerak jartzen dizkiete eta bertan zuzendu. Bestalde, ikasleek "agenda/koaderno digitala" dute. Hauek koaderno edo agenda normal baten funtzio bera dute, baina egia da erosogoa dela: ikasle eta irakasleek baimena dutelako bertan hutsegiteak, jarduerak, ebaluazioak... ikusteko. Horrez gain, iraskeleek astero haur bakoitzari buruzko zerbait positiboa idazten du, hau da, ebaluazio jarraia egiten dute astero.
Irakasleek "Google Calendar" erabiltzen dute beraien artean antolatzeko asmoz. Bertan bilerak, ez-ohiko deialdiak... apuntatzen dituzte.

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

AMARA BERRIKO HITZALDIAREN MAPA KONTZEPTUALA


AMARA BERRI

Irailak 22an Amando gerturatu zitzaigun unibertsitatera, Amara Berri eskolatik, bertan IKT-ekin duten harremanari buruz hitz egiteko.
Hasteko, Amara Berriko sistemaz jardun zuen; eskola honetan, gehien nabarmentzen dena ziklo desberdinetako haurrak elkarlanean aritzen direla da. Modu honetan, adin desberdinetako haurrak elkarlanean aritzen dira eta gaztegoek handienengatik laguntza jaso dezakete.
Horrez gain, ikasleek taldeetan lan egiten dute eta talde bakoitzak txoko desberdinetan lan egiten du (klaseak txokotan banatuta baitaude). Ez dituzte testu liburuak erabiltzen, liburutegira, edota IKT-ko hedabide desberdinetara jotzen dute informazioa behar dutenean. Eta proiektu eta lan guztiek helburua oso zehaztuta dute.
Aurrera jarraituz, IKT munduan sakondu zuen. Ikasleek beraien kabuz lantzen dituzte heedabideak (bi hilabetez behin aldatuz). Egunerokotasuenean zentratzen dira, eta aurretik aipatu dudan bezala, lan guztiek zentzu eta helburu zehatz bat dute, beraz, ikasleek asko ikasten dute. Erabiltzen dituzten hedabideak honako hauek dira:
            

  • Egunkaria: 3. zikloko ikasleak arduradunak direla, egunero ikasleak egunkariaren ale bat eramaten dute etxera eta honi esker atal desberdinak aurki ditzazkegu (argazkiak, albisteak, iritziak...)
  • Irratia: Bai Amarako auzokideentzako, bai haien webgunea bisitatzen duen edozenentzako entzungarri.
  • Telebista: Web guneaz gain, eskola osoan ikusten da edonork parte hartu dezan. Honetan ere 3. zikloko ikasleak dira arduradunak.
  • Txikiweb-a: Aurretik aipatu dudan atalak bertan daude (bai telebista eta bai irrati programak) eta astean bitan eguneratzen da.


Amara Berriko sistema pixkat ezagutzen nuen, ikasgelan eta ikaskideei entzunagatik batez ere. Baina Amando entzun eta gero duten sistema benetan ezagutzeko irrika sortu zait, eta iruditzen zait bertan ikasten duten haurrek, ITKeei izugarrizko baliogarritasuna ateratzen ematen ikasiko dutela eta beraiek benetan dakitela ELKARLANAREN hitzaren esanahia.